Gernika Atletismo Nordic Walking Taldea

Gernika Atletismo Taldean ez da dena atletismoa, Nordic Walking talde bat ere badaukagu. Jarduera berezi honen onurak izan nahi badituzu, hemen daukazu aukera bat.

Zertan datza?

Oinez ibiltzearen bilakaera naturala da. Makila espezifikoen laguntzaz, gorputzaren goiko aldea ere aktibatzen dugu, ibilketa soil bat gorputz osoko entrenamendu bihurtuz. Ez da makiletan bermatzea, indarra egitea baizik.

Zer eskaintzen dugu gure taldean?

  1. Hasiera ikastaroak: Teknika zuzena (ALFA teknika) ikasteko saioak.

  2. Irteera gidatuak: Inguruko ibilbideetatik talde-irteerak.

  3. Material aholkularitza: Jardueera hau praktikatzeko bakoitzarentzako materialik egokiena zein den aholkatuko da profesional baten bitartez. Baita Nordic Walkingaren inguruan izan daitekeen edozein zalantza ere.

Ordutegia

Udaberritik udazkenera arratsaldeetan. Informazio gehiagorako, kontaktatu gurekin.

Informazio gehiago: nwatletismogernika@gmail.com