2026/27 Denboraldirako izen-emotea
2026/27 denboraldiko izen-ematea uztailaren 7an irekiko da. Web orri honetan egongo den estekatik egin ahalko da prozedura.
Irakurri gure azkenengo berriak. Hemen aurkituko dituzu gure atletek asteburuan parte hartutako leihaketetako laburpena, baita ekitaldi bereziren bat dagoeneko informazioa.
26 jun 2026
2026/27 denboraldiko izen-ematea uztailaren 7an irekiko da. Web orri honetan egongo den estekatik egin ahalko da prozedura.
9 jun 2026
Egiten ari den aire libreko denboraldi bikainari jarraipena emanez, Iratik larunbatean Euskadiko Absolutu Txapelketan 400m tan brontzezko domina eskuratu zuen 400 metro lisuetan, 56.00 segunduko denbora egin eta beste behin bere marka hobetuz. Ainara Mugartegui Durango Kirol Taldeko korrikalariarekin foto finisharen beharra egon zen bukaera egin zuen, 2 eta 3. postuen leihan.
18 may 2026
Larunbat honetan, maiatzak 23, Gernika-Lumoko XXXVIII.Milla herrikoia bueltan da, beste behin herriko kaleak ehundaka lasterkariz betez.
5 may 2026
Apirilaren 25ean Ordiziako pistan egon ginen estreinakoz, Iratik aire libreko denboraldiari irekiera emateko.Hasiera bikaina eman dio 400m ko distantziari gure sub20 atletak, marka pertsonala eginez 56.77 segunduko denboraz. Honela, uztailean Espainiako Txapelketan leihatzeko gutxieneko marka lortu du eta Albaceten estatuko onenen artean egongo da beste behin.
5 mar 2026
Aurreko igandean, martxoak 1, UZ Trail @uztrail lasterketan ibili ginen, 16 atletako talde ederra aurkeztuz irteera marran.Sekulako giro ederra suertatu zen, eta korrika egiteko aro bikain horretan arin ibili ziren gure gazteak. Lurzorua siku egoteak erraz korrika egitea ahalbidetu zuen, eta aurreko urteetako denborak hobetu zituzten askok.
6 feb 2026
Urtarrilaren 17an Pista Laburreko Bizkaiko Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian. Bertan Irati Fernandez atleta izan genuen 400m-tan leihatzen (Nahiz eta bera Sub20 kategoriakoa izan), 58.02s ko denborarekin brontzezko domina lortuz.
6 feb 2026
Larunbatean Basaurin egon ziren gure gazteak bertako PLPan parte hartzen. Asko estreinakoz aritu ziren pistan leihatzen.