Aurreko igandean, martxoak 1, UZ Trail @uztrail lasterketan ibili ginen, 16 atletako talde ederra aurkeztuz irteera marran.
Sekulako giro ederra suertatu zen, eta korrika egiteko aro bikain horretan arin ibili ziren gure gazteak. Lurzorua siku egoteak erraz korrika egitea ahalbidetu zuen, eta aurreko urteetako denborak hobetu zituzten askok.
EMAITZAK
Aipatzekoak:
6 km-ko lasterketa motzean
Peru Luengo 🥈26:04 ko denboraz, Julen Badiolaren atzetik eta ostean Unax Agirre iritsiz. Haizea ere nesketan 🥈 postuan izan genuen, 33:24 ko denboraz, Udane Barrondo portugaletetarraren atzetk, podiuma Nerea Badiola bergarrak osatuz.
12 km-ko lasterketan:
Alluitz de Bilbao 🥇postuan errez gailendu zen, 1:17:34 ko denboran helmigara heldu eta lasterketa 3.aldiz irabaziz, aurton Intza Urrestarazu eta Nora Antonen lasterkariak izan direlarik bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren.
Añadir comentario
Comentarios