Irati Fernandezek brontzezko domina
Egiten ari den aire libreko denboraldi bikainari jarraipena emanez, Iratik larunbatean Euskadiko Absolutu Txapelketan 400m tan brontzezko domina eskuratu zuen 400 metro lisuetan, 56.00 segunduko denbora egin eta beste behin bere marka hobetuz. Ainara Mugartegui Durango Kirol Taldeko korrikalariarekin foto finisharen beharra egon zen bukaera egin zuen, 2 eta 3. postuen leihan.
Igandean 200m tan leihatu zen, 25.43s ko denbora egin eta finalera pasatuz, 7.postuan bukatuz. Bere denbora segundu erdi baino gehiago hobetu zuen hemen ere.
Sub20 kategoriako atleta iznada, maila ederra erakusti du nagusiekin.
Nile Atxa 800 metrotan
Gure atleta zornotzarra ere animatu zen nagusiekin leihatzera (Bera sub18 kategoriakoa da), bere 800m tako marka hobetzeko asmoz. Lehendik zeukan ia marka berdina egin zuen, 2:20.69 tan gauzatuz pistako bi bueltak.
Ea denboraldia amaitu aurretik beste koskatxo bat kentzeko gai den gure gaztea.
Añadir comentario
Comentarios